Bestiak gara. Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatuan gaude. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, eta bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu.
Gaurkoan bi libururekin gatoz: Edo argitaletxeko Genero-ariketak eta Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaieretako Adrienne Richen poesia liburua. Edo 2012tik 2017ra arte iraun zuen argitaletxe autogestionatua eta euskalduna izan zen. Ekimen horren altxorretako bat da Genero- ariketak. Liburua 2013an argitaratu zen, eta gaur egun armiarma.eus webgunean topa ditzakegu argitalpen guztiak. Medeak taldeak idatzitako manifestu transfeminista jasotzen du liburuak, baita ere Moioren agur gutuna. Bigarren liburuak Adrienne Richenen poesia lanaren zati bat biltzen du. Bi liburu hauekin Azaroaren 30eko grebe feminista oro orokorrerako motorrak berotzen hasi gara. Animatu, beraz, eta etorri hauek eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko 44an gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita.
Deskargatu hemen.