PIPERPOLIS: “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana ostiralean euskaraz Pabilioi 6 aretoan

Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko  zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen auzia publiko egitea, biktimarekiko errespetua kontuan izanda. Beren buruari galdetzen diote ez ote den alferrik izango. Ikerketa honetatik abiatuko gara gorputz “hutsalen” kontrako indarkeriaz hitz egiteko: alegia, emakumeen, umeen, transexualen eta abarren kontrako indarkeriaz. Herri eta hirietan egin den gorputz horien ehizaz dihardu antzezlanak. Jontxu Martinez eta Ainhoa Artetxe izan dira gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Els Almogàvers, la llegenda del ramat encantat i James Joyce

az. Mai 29 , 2019
En aquest De mica en mica, en Josep ens acosta els Almogàvers, una comunitat exterior de fa uns segles, l’Albae ens explica la llegenda del ramat encantat i la Jorja ens porta a en James Joyce al racó de les lletres. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190418-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan Josepek Almogavarrak ekarri dizkigu […]

Honekin lotuak