PIPERPOLIS: Haxotz taldearen berria eta Lur antzezlana

Irailarekin batera bueltan da Bilbo Hiria irratiko kultur artefaktua Piperpolis. Gaurkoan Haxotz taldeko Jon eta Jokin batu zaizkigu saiora.  Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu,eta melodikoarekin,  H deituriko lana argitaratu berri dute. 7 kanta osatutako lana, Urtzi Izarekin egin dute lan , bere Bilboko estudioan. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute lana. Xake produkzioak “Lur” antzezlana taularatu berri du. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa. Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten eta udazkenarekin batera Euskal  Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Taularatu zuten lehen lan “Mami Lebrun”ekin XVIII. Donostia Saria eskuratu ostean, bigarren lanarekin buru belarri dabiltza.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SAIO BEREZIA: Osasuna eta hizkuntza; erronkak eta aukerak jardunaldien jarraipena #OsasunaHizkuntza

az. Ira 12 , 2018
Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Arratsaldeko 15:30etan abiatuta ikerlari eta profesionalen hitzak  batuko ditugu Bizkaia aretorik zuzeneko emankizun berezian. Jardunaldietan Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatuko dira eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak […]

Honekin lotuak