Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Eneko Sagardoy aktorearen hitzak jaso ditugu. Antzerkiaren ogibideaz aritu gara, baita esku artean dituen proiektuez. ‘Zergatik Jamil ‘ antzezlana, ‘ Amodioaren Ziega’ edo ’Ultimo tren a Treblinka’ eta abar luzea.
Saioren bigarren atalean Neirgbhor musika taldearen disko berriko aurrerapen kantuak entzun ditugu.
Euskadiko Gazteriaren kontseiluak indarkeria matxista eta LBTBI fobikoaren aurkako protokoloa onartu berri du. Asteburuan BBK live jaialdian egondako eraso sexistaren harira Gazteriaren kontseiluak hain larri eta latza den indarkeria matxista ematea guztiz onartezina dela salatu du. Norma Ageitos berdintasun teknikariarekin genero indarkeriaren legea aztertu dugu eta bestetik gazteek dituzten jarrerak. […]