Eraginek manifestaziora deitu du apustu etxeen aurka

Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bi urte daramatza apustu etxeen aurka gizartea mobilizatzen. Apustu etxe hauen ugaritzeak ekarri ditzakeen arazoez jabetuta, Eusko Jaurlaritzari neurri berriak eskatzen dizkiete “gaitz” bezala definitzen duten fenomeno honi aurre egiteko. Gaitza salatzeko manifestaziora deitu dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 19.30etan eta manifestazioan parte hartzeko gonbita zabaltzen diete Bilboko hiritarrei. Gai honen inguruan gehiago sakontzeko Gaizka Suarezekin, Eragineko kidearekin, hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Larunbatean Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo du Supersur Handitzeari Ez plataformak

az. Ots 26 , 2020
‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek erabakia hartu arte. Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegitea jarria duen plan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatu du elkarteak. Plataformako kidea den Manuk azaldu dizkigu orain arte egindakoak eta aste honetan deituriko mobilizazioak. Bilbo […]

Honekin lotuak