POTTO: Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkari mundiala

Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana.
Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu birtualetik eta elkarrekin komentatu dugu zapatuan, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkari mundiala. Betiere, aukeraketa diktatoriala duzue honakoa, Ibon burgoa soinu-teknikariaren laguntzaz. Kantuan: Onintza Enbeita eta Amets Arzallus

on egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Seaskako lehen andereñoa, ordaindutako oporrak Argia astekarian

og. Eka 13 , 2019
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. 50 urte betetzen ari da Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak. Seaskako lehen andereñoetako bat ekarri dute portadara Libe Goñi Garateren testigantzak jaso dituzte. Ordainduetako oporren inguruko erreportajea izan dugu hizpide. Ordaindutako oporrak ez dira aspaldikoak […]

Honekin lotuak