Bizkaiko finalean gaude zuzenean Miribillatik #bbt18

Heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, zortzi finalistak prest daude eta gu ere bai! Iaz, BECetik egin bezala, aurten Miribillako Bilbo Arenatik zuzenean emitituko dugu finala osorik, uhinetan eta Internet bidez, gure Potto irrati saioko esatarien eta laguntzaileen iruzkinekin.

Biba bertsoa!

Saioa zuzenean entzuteko hemen (kalitaterik onena) hemen edo hemen klik egin, edo FM 96.0 sintonizatu Bilboaldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Potto: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala entzungai #bbt18

al. Abe 17 , 2018
Giro paregabea izan zen larunbatean Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bete-bete egin egin zen; 4.350 lagun elkartu ziren zortzi bertsolariren lana entzutera. Etxahun Lekuerekin buruz-burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak aginte makila hartu eta txapela jantzi zuen, historiarako geratuko den garaipena lortuta. Jon Enbeita osabak jantzi zion txapela, entzuleen txalo […]

Honekin lotuak