MUSIBLA #70: Anari, Fontaines D.C., Serge, Moxal, Sun Kil Moon, Jamie Isaac

2026an kaleratu zuen Anarik Zure Aurrekari Penalak diskoa, eta geroztik bere figura indartu da musika panoraman. Disko honetan Anari heldu eta betea agertzen zaigu eta horren frogagarri bi abesti ekarri ditugu saiora. Aurreko batea ere Dublingo Fontaines D.C. taldea entzuteko parada izan genuen. Drogel diskoa asko gustatu zaigu, “Big” abestitik hasita eta amaieraino. Irlandako punk eszenan dagoen talde interesgarrienetako bat da. Gaur gurean ere egongo dira. Segidan, Serge etorri da. Zortzi diskoren ondoren, Eraso! eta Osso taldeetako Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua aurkeztu du oraintsu, disko intimista eta akustikoa da Enarak itzuli dira. Bertako hitzak Gari Berasaluzeren poemak dira. Hannot Mintegiak Moxal proiektuarekin txunditu egin gaitu, Audienceko musikari ohiak disko oso interesgarria biribildu du. Bukatzeko, Sun Kil Moon taldeak This Is My Dinner diskoarekin eta Jamie Isaac, soul berriaren artistetako bat, Couch Baby diskotik ateratako abesti parearekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 101: Zenbakizko metodoak (Elisabete Alberdi)

og. Uzt 4 , 2019
Berriz ere matematikaz jardungo dugu Zientzialari saioan. Zientzia zehatza dugu matematika, baina zenbaitetan ezinezkoa gertatzen zaigu problema baten emaitza zehatza lortzea. Horrelakoetan bestelako baliabide matematikoak behar dira, egiazko emaitzatik ahalik eta hurbilen ibiltzeko. Hori egiteko aukera ematen digun eragiketa multzoari zenbakizko metodoa deritza, eta gaurkoan Elisabete Alberdi matematikariak adieraziko digu […]

Honekin lotuak