Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena The Go! Team. Ingalaterratik datorren seikote honek Gemini izeneko diskoa kaleratu berri du. 80 urteetako sintetizadoreak eta soinu vintage baten bidez dantzan jarriko zaituzte. Kendrick Lamar musikari estatubatuarrak zurrunbilo gozagarri batean sartuko gaitu hurrengoan. Rap egile honek ukitu pertsonala eskaintzen du, sinkopak, grabazio geruza apurtuak, hautsiak. Mr. Morale & the Big Steppers izena jarri dio azken diskoari, disko luuuzea, 3 diskoz osatutako bilduma baita. Duela gutxi, MICE taldeak, Miren Narbaizaren proiektu mamitsuak, Lautada izeneko grabazioa kaleratu du, beti bezain pertsonal eta dotore. Disko horretatik bi abesti. Otoi dugu hurrengo gonbidatua. Ostia zer ona den disko hau! Urtzi Izak sortutako proiektu honetan orain arte ibilitako banden onena dakarkigu Tophus honetan. Ez baduzu honen berri, apuntatu! Eta bukatzeko Berara goaz, bertan Joseba Irazokiren musika arrantzatzera. III izeneko grabaziotik abesti bat eta bigarrena Luka abesti ospetsuari Irazokik egiten dion bisita pertsonala.
Deskargatu hemen.