ZIENTZIALARI 101: Zenbakizko metodoak (Elisabete Alberdi)

Berriz ere matematikaz jardungo dugu Zientzialari saioan. Zientzia zehatza dugu matematika, baina zenbaitetan ezinezkoa gertatzen zaigu problema baten emaitza zehatza lortzea. Horrelakoetan bestelako baliabide matematikoak behar dira, egiazko emaitzatik ahalik eta hurbilen ibiltzeko. Hori egiteko aukera ematen digun eragiketa multzoari zenbakizko metodoa deritza, eta gaurkoan Elisabete Alberdi matematikariak adieraziko digu zertan dautzan método horiek.

Matematikan lizentziatua da Elisabete Alberdi, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean lizentziaturaren azken bi urteak egin zituela. Irakasle ibili zen Lea Artibai institutuan tesia egiten zuen bitartean. Egun irakaslea da UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta ikertzailea M2SI taldean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EHZ jaialdia, gentrifikazioaren aurkako estrategiak eta hedabideen kudeaketa Argia astekarian

og. Uzt 4 , 2019
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Aurreko asteburuan Irisarrin ospatutako EHZ festibalaren inguruko erreportajea eraman dute azalera. Arnasgune biziberritua izan da aurtengo jaialdia, 1996tik ospatu izan da Euskal Herria Zuzenean festibala, urtez urte, 2014an lehen kolpea jaso zuten arte: ekaitz batek jaialdia […]

Honekin lotuak