MUSIBLA #232: Amy Allen, Fat Dog, The Dare, The Heavy Heavy, Foster The People, MJ Lenderman

Amy Allenek ibilbide oparo eta distiratsua dauka. Hainbat artistarekin egin du lan. Bere izenarekin sinatutako azken diskoan, zeinak Amy Allen izenburuarekin kaleratu duen, nahiz ez den argitaratzen duen lehena. Soinuen kaleidoskopio bat dago diskoan behin eta berriz agertzen dena, eta ez zaude oso ziur Allenen ahotsa edo sintetizadorea den; izan ere, bien nahasketa izan liteke. Fat Dog izena duen taldeak bost piezako debut diskoa atera berri du. WOOF (zaunk!) izena duen bilduma honek izenburu egokia du Fat Dog izena duen talde batentzat. Grabazio honetan, tempo aldaketak eta soinu krudelak topatuko dituzue. Fat Dog-ek erdi mozkortuta dagoen hiri batean zehar barreiatzen ditu bere zaratak. The Dare taldearen azken diskoa rock musikaz blai dator: “Rock-and-rolla besterik ez da, ez zara hilko/Ezin duzu bizitza osoa barruan eman/Begiak ireki behar dituzu/Besoak zabaldu/Hankak ireki” Deklarazio honekin irekitzen da What’s Wrong With New York diskoa. Horrekin dena esanda dago. One of a Kind izeneko estreinako albumean, The Heavy Heavyk gora igotzen du, soinu eta kolorez. Garage-rock estiloak menperatzen du diskoa eta badu alaitik nola barnerakoitik ere. Batzuetan ukitu retro erakargarria erakusten dute, hala nola, gaur jarriko dugun lehen abestgian bezala. Foster The People talde amerikarra dakarkizuegu orain. Paradise State Of Mind diskoa genero askoren gurutze-bidea da, nahiz “dance” musika dotoreak leku nabarmena duen. Eta bukatzeko MJ Lendermanen musika aukeratu dugu. Askoz modu erosoagoan har zezakeen indie rock izarraren jantzia baina horren ordez, bere laugarren diskoa, Manning Fireworks, biluzik eta soinu akustiko epelez beteta dago. Ondorioei buruzko diskoa da, errealitateari aurre egiten diozunean geratzen diren gauzei buruzkoa. Bere pertsonaiak ez dira kirolzaleak edo itsasontzien jabeak. “Eskumuturreko erlojua, poltsikoko labana eta megafonia” edo “zaldien aldeko apustua” bezalako alferrikako objektuekin kontsolatzen da jendea.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nazioarteko Dantza Jaialdia abian da

az. Ira 25 , 2024
Jada abian da Nazioarteko Dantza Jaialdiaren 25. edizioa. La Fundiciónek antolatzen du eta Marian Etxebarria antolatzaileetako bat izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu atzoko aurkezpenean Dantzaldiaren babesleak egon zirela eta oso egun polita izan zela. Argitu da sarrerak dantzaldia.org webgunean eskuratu daitezkela eta programazioaren xehetasun gehiago ere kontatu […]

Honekin lotuak