MUSIBLA #58 Damien Jurado, Calexico, Sofiane Saidi, Anticontinente, Fermin Muguruza, Gari, MGMT

Aupa lagunok. Gaurko saioari hasiera emateko Damien Jurado ekarri dugu Maraqopa izeneko diskotik atera ditugun bi abestirekin. Diskoa 2012an kaleratu zen eta bertan Damien Juradoren bi aurpegiak agertzen dira ongi errotuak, bere alderdi akustikoa eta beste aurpegi zaratatsuago bat Break chairs izeneko lanean aurreratu ziguna, hain zuzen ere. Hurrengo gonbidatua Calexico taldea bere azken diskoarekin The Thread That Keeps Us Soinu fronterizoak eta rocka, Calexicok atera duen disko erakargarri honetan. Aljeriara goaz, bertan Sofiane Saidi artistarekin egingo dugu topo El Ndjoum izena duen diskoarekin. Bereber soinuak eta funk erritmoak nahastuta, oso emaitza interesgarria eta dantzagarria da artista honek eskaintzen diguna. Bukatzeko Anticontinente izeneko proiektua dugu, Xabi Bandinik Begibakar proiektuan sartu baino lehen Kerobia taldeko kideekin egindako diskoa. Bertatik bi abesti Kafe Zianuro eta Lurraren zentroa. Fermin Muguruzak Black is Beltza filmerako egindako soinu bandatik pare bat abesti ere entzungo ditugu, produkzio ederra erakusten dute abesti biek. Gariren Beste denbora batean diskoa ere ekarri dugu, disko barnerakoia eta zintzoa egin du Garik, azken urte hauetan definitzen duen produkzio landuarekin. Eta MGMT taldearen “Little dark age” abestia, izen bereko diskotik atera duguna. Ondo izan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea Martxoaren 8ko kanpaina

ar. Ots 26 , 2019
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak Martxoaren 8ko kanpainak aurkeztu du. Kanpaina horietan ahalduntzea eta etorkizunaz erabakitzeko eskubideak uztartu dituzte. Erabakitzen dudana izango naiz leloa aukeratu du Emakundek. Emakundek Martxoaren 8ko kanpaina esaldi horretan oinarritu du, eta bi ardatzetan jarri du arreta: emakume eta nesken ahalduntzea, eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea genero mugarik […]

Honekin lotuak