ZIENTZIALARI 102: Matematika eta osasuna (Inmaculada Arostegui)

Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa da, eta gero eta gehiago dira osasunari eragiten dioten erabilera eta eredu matematikoak.

UPV/EHUn Matematikan lizentziatua da Inma Arostegui, osasun zientzien bioestatistika masterra egin zuen Johns Hopkins unibertsitatean, eta matematikan doktoratu EHUn. Egun, UPV/EHUko Biostatistics Research Group delakoaren ikertzaile nagusia da, eta irakaslea unibertsitate berean. (Argazkia: Behdad Esfahbod).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Sistema aldatu, ez klima

az. Abu 14 , 2019
Klima aldaketaren inguruko bi kontu ekarri ditugu gaurkoan hizpidera. Alde batetik, martxoan Change The Change nazioarteko konferentzia antolatu zuten Donostian. Bestetik, Gasteizko Errekaleor auzoan bizilagunek klima aldaketaren aurrean hartu duten jarrera aztertu dugu. Donostiako topaketara aditu zenbait etorri dira gauza interesgarriak esatera, baina ez dituzte antolatzaileen asmoetan dauden Abiadura Handiko […]

Honekin lotuak