HAUXE GURE LURRA: Sistema aldatu, ez klima

Klima aldaketaren inguruko bi kontu ekarri ditugu gaurkoan hizpidera. Alde batetik, martxoan Change The Change nazioarteko konferentzia antolatu zuten Donostian. Bestetik, Gasteizko Errekaleor auzoan bizilagunek klima aldaketaren aurrean hartu duten jarrera aztertu dugu. Donostiako topaketara aditu zenbait etorri dira gauza interesgarriak esatera, baina ez dituzte antolatzaileen asmoetan dauden Abiadura Handiko Trena, Donostiako metroa, errraustegia, superportua eta autobia egitasmo berriak kritikatuko, sistemaren baitan eta sistemarekin daudelako. Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan, berriz, erradikalagoa den ikuspegi batekin ikusten da kutsaduraren gaia, Iberdrola bezalako arduradunak izen-abizenekin identifikatuz. Gai honetan erreka baten metafora erabiltzen badugu, errekaren alde batean negozioa ikus dezakegu eta beste batean jendearen beharrizanak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizi Aste Nagusia Bilbo Hiria irratian

ol. Abu 16 , 2019
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik  txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]

Honekin lotuak