Gaurko saioan New Order taldearen “Blue Manday” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Pop elektronikoaren munduan erreferentzia garrantzitsua da New Order, Joy Division taldeko musikariek 1980an sortua, Ian Curtis liderraren heriotzaren ondoren. 1980. urtean. Movement (1981) lehen diskoa erraz alderatu daiteke sorrarazi zuen taldearen estiloarekin, baina Power Corruption & Lies (1983) lanarekin post-punk estilotik aldendu eta beste norabide bat hartu zuen musika elektronikoaren eta new wave estiloaren arteko fusioa eginez, taldearen soinu bereizgarria lortzeko. Manchesterko taldearen behin betiko arrakasta, ordea, “Blue Monday” abesti mitikoarekin iritsi zen; single independente hori musikaren historian gehien saldu zena izatera iritsi zen. Bertsioak Flunk, Gelt, Orgy, Zouk eta Orkestra Obsolete.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=
wbgd2ZpZWBU