Euskaraldiak hizkuntza ohiturak “astindu” dituela nabarmendu du Soziolinguistika Klusterrak eginiko ikerketak

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetzan aritu dira, Klusterrarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin batera, eta gaur horren xehetasunak aditzera eman dituzte Donostian egin den prentsaurreko batean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ispilu: Everybody Needs Somebody (Solomon Burke)

al. Ira 16 , 2019
Gaurko saioko kantua Solomon Burkek eginiko Everybody Needs Somebody kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Gaurko kantua Solomon Burkek konposatu zuen 1964an. Soul eta countryaren aitzindaritakoa dugu Solomon. Gospel mundua hasi zen predikadore bezala. Lehengo grabazioak ez zuen arrakasta handia izan, ondoren eginiko bi bertsio ekarri zioten kantuari arrakasta. Bertsioak […]

Honekin lotuak