IBAIZABAL: Abanto-Zierbenako Udaleko xenofobia

Bitxia bada ere Abanto-Zierbena omen da EAEn Espainiako Atzerritarrentzako Legea aplikatzen duen bakarra, Gasteizko Legebiltzarrak eta Arartekoak egindako gomendioei muzin eginez. Afera, SOS Arrazakeriako Zuria Arzuak kontatu digunez, honako hau da, aipatu udalak atzerritarrei (pobreei jakina) erroldatzea ezeztatzen diena, horrek dituen ondorio guztiekin (besteak beste pertsona horiek ezin dutela hainbat oinarrizko zerbitzuetara iritisi). Gaur goizean elkarretaratzea burutu dute udaletxearen aurrean eta EAJko alkatearekin hitz egiteko aukera izan dute: ikuskizun Abanto-Zierbenako udalak honen inguruko jarrera aldatuko duen.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:PURI TXASKO, desikasteko bidean

og. Abe 11 , 2008
Berdintasunari buruzko topaketa batean ezagutu dugu Puri. Hitza ehun lagunen aurrean euskaraz hartu duen bakarra bera izan da eta horrexen aitxakitan hurbildu ahal izan dugu berarengana eta BERBAZerako gonbitea egin. Bere burua aurkezteko eskatu eta udazkenean dela esan digu Purik, arbolak bezala, horbel zaharrak bota behar dituela lora barriak sortzeko. […]

Honekin lotuak