Egun 1.000 milioi pertsona inguruk 60 urte baino gehiago dituzte munduan, eta 2030. urterako %46ko igoera izatea espero da. Aipatzekoa da, iaz historian lehenengoz, 65 urtetik gorako pertsonen kopurua, 10 urte baino gutxiago dituzten gaztetxoena baino handiagoa izan zela. Zifra hauei erreparatu ostean, gaur, Nazioarteko Nagusien Eguna, Jon Fano, Bizkaiko Pentsionisten Elkarteko bozeramailearekin elkartu gara. Edadetuen egoera sozial negargarria salatzeaz gain, prekarietate egoera horretatik ateratzeko eskaera egin die agintariei. Izan ere, Euskadin pentsionisten kopurua %1,3 igo da aurreko urtearekiko. Hauen mugimenduak izugarrizko indarra hartu du, jadanik etenik gabeko 88 astelehenetan zehar egin baitituzte elkarretaratzeak hiru euskal hiriburuetan.
Deskargatu hemen.