Bilboko udalak Kafe Antzokia hilabeterako itxi duela kausa, gaur hilaren 13an prentsaurrekoa eman du Kafe Antzokiak itxita dagoen eraikinaren aurrean. Komunikabide eta bertako langile askoren aurrean 3 gai jorratu dituzte euskaraz eta gazteleraz: hasteko, 13 urteotako ibilbidea gogoratu dute, Kafe Antzokia Bilboko eta Bizkaiko euskaldunentzat (ez solik) erreferente bihurtu duena. Gero, afera honi buruzko azken hileetako historia eman dute ezagutzera zehaztasun guztiekin. Eta bukatzeko, Kafe Antzokiak duen itxieraren inguruko irakurketa plazaratu dute. Prentsaurrekoa honako lagun hauek eman dute: Xabier Monasterio, Isabel Isazelaia, Mikel Urbeltz, Anje Duhalde, Jabi Zabala, Jose Antonio Urbeltz, Josune Telletxea, Rafa Rueda eta Teo Etxaburuk. Bigarren dokumentuan, aldiz, kazetariek egindako galderak eta Kafe Antzokiaren erantzunak sartu ditugu. Beraz, bi dokumentu hauetan gaur goizean hitz egindako guztia dago, bi hizkuntzetan.
Prentsaurrekoa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Galderak eta erantzunak deskargatzeko klikatu HEMEN.