Joan den larunbatean, urriaren 25ean, Juliek bere lehen abesti bilduma, EKLORE, aurkeztu zuen Senpereko Larreko kultur espazioan. Guztira, hamabi abesti ditu diskoak: sei euskaraz eta sei frantsesez. Kontatu digu bere amatxi hil zenean hasi zela letrak idazten; gutxi gorabehera, duela hiru urte inguru. “Eklore” hitzak loratu esan nahi du, eta Julieren hitzetan, loratzea izan da disko hau prestatu eta argitaratzea.
Zenbait hilabetetan obrak egin eta milioi bi euro baino gehixeago inbertitu ondoren, Deustuko erriberan kokatuta dagoen Garabia antzokiak gaur irekiko ditu ateak. Atzo izan ziren arduradunak aurkezten, Pabellón 6 zaharreko agertoki berrian egingo dira Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteko eta Gazte Konpainiaren lehen emanaldiak. Udalak, guztira, sei milioi euro […]