Begirada berdeago bat ekimena ezagutu dugu gaurkoan. Ekimena urriaren 13an izango da, goizean Pagasarri inguruko hondakinak garbitu eta sailkatzeari ekingo diote eta, ondoren, ekonomia zirkularreko tailerra eta argazki lehiaketa izango da. Plastikozko botila batek 500 urte inguru behar ditu deskonposatzeko, beraz oso garrantzitsua da ingurumena zaintzea, garbitzea eta ondoren berrerabiltzea, horrela azpimarratu digu Berdeago ekimeneko kide Karmele Gomezek.
Argia astekariko edukiak aztertu ditugu Lander Arbelaitz kazetariarekin batera. Azaletik abiatu dugu errepasoa, memoria historiakoa egin eta Aquiles Quadraren figura ekarri dute portadara. Tuterako alkatea izan zen eta duela 80 urte fusilatu zuten. Pello Zubiriren artikulua ekarri digu eta bukatzeko Zaldi Urdiana antzezlanaren inguruko erreportajea, bihar estreinatuko dute Luhuson, Artedrama, […]