“Bakantzak euskoz” ekimena martxan jarri du eusko monetak

Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea. Kanpotik datozen turistei zein oporrak etxetik hurbil pasa nahi dituzten euskal herritarrei “Eusko Opor” gutun-azalak erabiltzeko gonbita egin diete. Euskopay aplikazioaren bitartez oporretarako kontu bat ireki eta ordainketak mugikorrarekin egin ahal izango dira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako turismo bulegoek eta Euskal Moneta elkarteak egitasmo bateratua osatu dute partekatzen dituzten helburuetan urratsak emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ekofeminismoa

ol. Abu 14 , 2020
Ekofeminismoa ez da ekologismotik sortu, feminismotik baizik, natura eta bizitzaren defentsan, ekologismora egindako hurbilketa da. Aspaldikoa da generoaren araberako rol eta lan banaketa, eta horrek isla du planetaren suntsiketan, ez bakarrik Afrika urrunean. Gurean ere, adibidez, hori dela eta, familia txiro batek energia (berokuntza, argindarra…) pagatzeko dirurik ez duela, pobrezia […]

Honekin lotuak