Uribe kostako Hiruka aldizkariaren berri ekarri digu Unai Break. Urriko zenbakia errepasatu dugu berarekin batera. Bi gai aipatu ditugu, batetik Gurutzaontziak Getxon izaten ari diren eragina aztertu dute erreportaje nagusian. 2006an zabaldu zuten Getxon Bilboko Portuaren gurutzaontzientzako terminala. Hogei ontzi inguru ailegatu ziren Getxora estreinaldiko urte hartan; 2020rako, berriz, 60 etortzea aurreikusi da, iaz bezalatsu. 85.000 bisitari inguru. Kutsadura eta turista horien eragina aztertu dute. Bigarren erreportajea eskualdeko baserritar gazteen ingurukoa izan da.
Deskargatu hemen.