Argia Astekariarekin bat egingo dugu, ale bereziarekin abiatu dute 2019 urtea. 100 urte bete ditu Argia astekariak. Zenbaki berezia egin dute. Bikoitza da aste honetako argia, 100 orrikoa, eduki indartsuekin eta diseinu eta Argiaren logo berrituekin batera. Mendeurreneko zenbaki bereziaren azala Joseba Larratxek egin du. Gaurko argiaren errepasoan zenbaki bereziaren lagin bat ekarri digu Lander Arbelaitzek. Aipatu bezala berezia dugu urte lehen hau, 100 urte txikitik eragiten, argi usten digu azaleko irudiak eta titularrak argiaren izan. Agiaren 100 urteko erreportaje berezia egin dute. Beste gai asko eta batzuk aipatuko ditugu. Xabier Letonak eta Pello Zubiriak Kataluniako Gobernuko lehendakaria elkarrizketatu dute Belgikan. Titularrak pistak ematen dizkigu elkarrizketa interesgarria izango dela “Gutxietsi egin genuen Espainiaren izaera autoritarioa”. Beste elkarrizketa bat aipatu nahiko genuke gaurko errepasoan, Nekane Txapartegiri Estitxu Eizagarrik eginikoa, Suitzan Espainiako tortura sistematikoak salatzen dihardu. Errepasoa bukatzeko Artea herrian errefuxiatuekin aurrera daramaten proiektua ere ekarri dute. Europan parekorik ez duen bizi-proiektua da hau.
Deskargatu hemen.