BBK Bardin proiektua aurkeztu dute gaur BBK aretoan, Bizkaiko ikastetxeetako nerabeei zuzenduta dagoen hezkuntza-programa. Kanpaina hau egiteko beharrizana, aurreko edizioan eginiko Crush to crush programatik sortu da. Ekimen honen helburua indarkeria matxista adin goiztiarretatik hasita errotik moztea litzateke. 12-16 urte bitarteko gazteen atean berdintasun balioak sustatzea da kanpainaren jomuga. Nerabeek afektibitate eta bizitza sexualarekiko jarrera ireki eta orekatua izateko bidea irekitzea da BBK Bardineko partaideen asmoa, berdintasunean eta begirunean oinarritutako harremanak eraiki ditzaten.
Deskargatu hemen.