Don Inorrez taldeak lan berri bat argitaratu du udazkenean, bi kantuz osaturiko binilozko singlea: Dardara hura. Lan horretako kantuak Mugiro bila diskokoekin batera grabatu zituen taldeak, Paco Loco ekoizlearen estudioan, baina orain arte gordeta egon dira eta zuzenekoetan soilik entzun ahal izan da horietakoren bat. Pello Lizarralde idazlearen hitzak dituzte kantuek, eta singlearen azala Jose Ignacio Agorreta margolariak egin du. Imanol Ubeda izan da gurean. Ostegunean Kafe Antzokiko kutxa beltzean aurkeztuko ditu kantu berriak.
Argazkia: Ibai Arrieta
Deskargatu hemen.

