Gau beltza, Ariman gaua… datorren astean ospatuko da .Tradizio hori berreskuratzen eta berrasmatzen ari dira toki askotan. Ospakizun hori berrasmatzeko gomendioak jaso ditu orain Euskaltzaleen Topaguneak, lekukotza horiek eta Jaime Altuna eta Josu Ozaitaren Itzalitako kabalazen berpiztea lana baliatuta. Gaurkoan Itsaso Lekuona Euskaltzaleen Topaguneko kideak eman dizkigu azalpenak.
Bizitegi gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte da. Ibilbidea 1980an hasi zen Otxarkoagan komunitate-lana oinarri. Baina gaur egun ezagutzen dugun Bizitegik 1997 urtea izan zuen oinarri, Balio Publikoko Entitate aitorpena jaso baitzuten. 2014an aurkeztu zuten lehen azterketa Bilboko kaleetan eskean aritzen direnen artean zenbat etxegabekoak diren jakiteko. […]