Akerbetz erromeria taldeak  15 urteurrena ospatuko du  Kafe Antzokian. Festa ederra antolatu dute ostegunerako, urteurrena ospatzeaz gain, denboraldiari hasiera emateko ere kontzertu ederra izango baita. Jon eta Lander batu zaizkigu, eta erromeria taldeen gorabeherez aritu gara, errepertorioa urtero aldatu beharraz, lau orduko emanaldiez eta plazaz plaza aritzeaz. Ostegunerako festa antolatu […]

Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats maiatzaren 8an. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Seaskako kideak borrokan ari dira ikasleek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidearen alde, baina, orain […]

Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik […]

Gau beltza, Ariman gaua…  datorren astean ospatuko da .Tradizio hori berreskuratzen eta berrasmatzen ari dira toki askotan. Ospakizun hori berrasmatzeko gomendioak jaso ditu orain Euskaltzaleen Topaguneak, lekukotza horiek eta Jaime Altuna eta Josu Ozaitaren Itzalitako kabalazen berpiztea lana baliatuta. Gaurkoan Itsaso Lekuona Euskaltzaleen Topaguneko kideak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191025_GauBeltza.mp3 Deskargatu […]

Maiatzak 27an Santurtzin ospatuko da Ibilaldia. Aurten Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Festaren eguneko egitarau eta ibilbidea aurkeztu dute. Santurtziko herriaz gozatzeko aukera eman nahi du aurtengo ibilaldiak. Jaia herrian kokatu dute osotasunean. Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak , Andone Ruizek urte osoan egindako lanen inguruko azalpenak ekarri dizkigu. Aurten ibilaldiak […]

Astebruru honetako proposamen berezia BERTSO-DERBI IBILTARIA. Ibilbidea egitera Zugaztietara (La Arboleda) joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( txitxirio krixpetak ), liburua (Julen Belamunoren “Gaueko zaintzailea”), diskoa (  Jesus Mª Lopetegi, Harkaitz Cano eta Antton Olariagak eginiko “Itzal zaunka” proiektu multidiziplinarra) eta Bilboko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160220zeingoueuskalderbya.mp3 Deskargatu hemen

Ikasturte honetako 3. hirulekoaren amaiera hortxe dagoela, bihar Jaia egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle, irakasle zein ikasle ohiek. Gogorra izan da, betiko moduan, ikasturtea, eta amaiera emateko onena festa da: ilundu baino lehen hasiko dira Done Bikendi kalean, gero Afaria, sorpresak, musika eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu […]