11 kantu berri bildu ditu Rebolta Permanet taldeak laugarren lanean “lobotomiak” deiturikoan. Iker Aginaga eta Iker Villa batu zaizkigu saiora. Lobotomiak abiapuntua izan zen hitzak sortzeko. Lobotomiak garai batean gaitz , ideia eta portaera batzuk sendatzeko egiten ziren praktika medikoak ziren. Komunismoa sendatzeko, sexu orientazioa, politika kontuak… gaur egun ere lobotomiak egiten direla azpimarratu dute eta metafora horretatik abiatuta landu dituzte diskoko hitzak. Melodikoa eta zikina aldi berean da, horrela definitu dute diskoa. Omenaldi txikiz betetako diskoa dela azpimarratu dute.
Deskargatu hemen.