“Elhuyar Zientzia” hedabide digitala martxan da

“Elhuyar Zientzia” hedabide digitala abian da. Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eskainiko ditu hedabideak. Garazi Andonegi Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailearekin hitz egin dugu eta berek eman dizkigu nondik norako gehiago. Zientziaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi dute hedabide honekin. Gaineratu du, nahiz eta hedabide digitala sortu, hiru hilabetean behin aldizkaria kaleratzen jarraituko dutela. Andonegiren hitzetan, zientziaren arloko albistegiak eta bitxikeriak bideo laburretan; ingurumenari, feminismoari eta zientziari buruzko podcastak; elkarrizketak; euskal ikertzaileen iritziak; basabiziaren argazkiak; emakume zientzialarien efemerideak, eta askotariko beste eduki batzuk biltzen ditu hedabideak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irati Majuelok "Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan" aurkeztu digu

ar. Urr 14 , 2025
Irati Majuelorekin batera bere azken lana izan dugu hizpide “Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan” (Susa, Lisipe 17). Bost emakumezko protagonisten eskutik ,Arantxa Urretabizkaiaren, Ramon Saizarbitoriaren, Sonia Gonzalezen, Uxue Alberdiren eta Irati Elorrietaren ahotsetatik, hiriari beste era batean begiratzeko gonbita egiten digu: gorputz susmagarrietatik, desiratik, zaurgarritasunetik, laguntasunetik. Irati […]

Honekin lotuak