Jabier Muguruzak Bernardo Atxagarekin elkarlanean “Geltokiak Izarretara” disko-liburua kaleratu du. “Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat” izeneko testua idatzi eta grabatu du Atxagak. Horrela, lan honekin, bere esentzia igarri daiteke diskoaren azkeneko pistan. Atxagak idatzitako testua, bi hizkuntzatara itzuli dute, beraz liburuxkaren lehen orrialdeetan euskaraz, katalanez eta gazteleraz irakur daiteke testua. Atzo Kafe Antzokian eskaini zen prentsaurrekora Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz, diskoaren musika zuzendaria bertaratu ziren.
Deskargatu hemen.