Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu.
Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak. Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: […]