Erregai fosilen lobbyak hamarkadak daroatza aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak atzeratuz. Horrek krisi klimatiko egoerara ekarri gaitu. Berotegi efektuko gasen emisioak lehen baitlehen jaisten hasi ezean, klimaren aldaketa bortitzek eragin katastrofikoak eragin ditzakete mundu osoan zehar.Horregatik orain bizi ditugunak urte erabakigarriak dira krisi klimatikoari aurre egiteko. Testuinguru honetan Bizkaiko mugimendu ekologistako zenbait militantek Sukar Horia kolektiboa sortu dute. Kolektibo hau aurkezteko eta aldaketa klimatikoa krisi ekologikoaren testuinguru zabalagoan kokatzeko jardunaldi batzuk egingo ditugu Bilbon, azaroaren 18 eta 27 bitartean.
Deskargatu hemen.