Gaur abiatzen da Prototipoak arte jaialdi, bi urtean behin ematen den arte ekintza da. Aste honetan artistak eginiko prozesu artistikoak erakutsiko dute gaurtik aurrera. Dantza, eskultura, zinema, performanceak, espazio publikoaren esku hartzeak eta bestelako proiektuak izango dira bienalean. Euskal Herriko nahiz atzerriko artistek hartuko dute parte.
Bizkaiko hondartzen denboraldia ostegunean hasiko da berrikuntza garrantzitsu bategaz: bainu lagunduaren zerbitzua udako lau hilabeteetan (ekainaren 1etik irailaren 30era) eta ohikoak baino bi hondartza gehiagotan eskaintzea. Modu horretan, beraz, Arenan, Ereagan, Plentzian, Laidatxun, Isuntzan eta Arrigorrin ez ezik, Gorlizen eta Bakion ere zerbitzua emango da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_hondartzak.mp3 Deskargatu hemen.