POTTO: BERTSOZIENTZIA eta Otxandioko ELKARTASUN JAIALDIA

Beste POTTO bat airean… Asteon Delorean auto partikular-bitxian igo gara eta hilabete hasiera izan dugu helmuga. Azaroaren aurreneko bi astetan izan ziren bi jaialditan sartu dugu mikrofonoa: Batetik, BERTSOZIENTZIA jaialdiaren baitan, azaroaren 7an, Bilbon izan zen JAKINDURIEK MUNDUE ERREKO DAU saioa (Igor Elortza eta Uxue Alberdi kantuan); eta, bestetik, azaroaren 16a, Otxandion izandako ELKARTASUN JAIALDIA (Unai Iturriaga, Eneko Abasolo “Abarkas”, Oihane Perea eta Igor Elortza). Bertsoez gain, prosa-gomendiorik ere ekarri dugu, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen MIÑAN liburua.
Biba el bertso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mirari Bereziartua, herritarrak historiaz jabetzen, 2021era begira (Loiola, Elkano, Noaingo bataila,... )

og. Aza 28 , 2019
1521ekoak gogorarazi eta gorazarre egiteko ospakizunak eta prestaketak puri-purian San Inazioren konbertsioak, Elkanoren ibilerek eta Noaingo batailak 500 urte egingo dituztelako 2021ean. Horretan ari erakunde ugari, EAEko, Espainiako, elizako, eskuz esku. Historian adituek eta historia ezagutzearen garrantziaz jabetutako herritarrek osatutako talde batean dabil Mirari, gogotsu, euskaldun gehienontzat eta euskal identitate […]

Honekin lotuak