“HERTZAINAK – Josu Zabala & Gari Kafe Antzokian” diskoa aurkeztu dute

26 urte bete dira Hertzainak taldeak azken agurra eskaini zutenetik, Anoetako kiroldegian izan zen hain justu ere, naiz eta arrazoi ezberdinak medio, berriz ere elkartu izan diren noiz edo noiz. Diskografia oparoa utzi zuen taldeak atzean, Euskal Herriko egoera soziopolitikoa islatzen zuten sei disko eta hainbat single alegia. Makina bat urteren ostean, irailaren 17an Josu Zabalak eta Garik atzera begiratze bat egin zuten Kafe Antzokian eskainitako kontzertuan. Bertatik dator alajaina, kaleratu berri duten diskoa, zuzeneko hartan jotako bederatzi kanta eta bideo batek osatzen dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaraldiaren bigarren edizioaren aurkezpena Bilbon

az. Abe 4 , 2019
Euskaraldiaren bigarren ediziorako data ezagutarazi dute jada koordinazioko kideek. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta aurten, 11 egun izan beharrean, 15 izango dira. Hau ez da berrikuntza bakarra, jada ezagutzen genituen Ahobizi eta Belarriprest konteptuetara Arigunea gehitu da. Astelehenean aurkeztu zuten rol berri hau Bilboko itsas-museoan. Bertan egon […]

Honekin lotuak