MUSIBLA #84: Gaizka Insunza, Angel Olsen, J. Mascis, Physis versus Nomos, Albin Lee Meldau, Charles Bradley

Gaurko saioari hasiera emateko Gernikako musikari zailduaren bakarkako lehenengo diskoa ekarri dugu. Gaizka Insunzak, Audience tadeko kideak, disko labur baina intentsua argitaratu du orain dela gutxi. Saio honetan eta datozenetan bertan bildu dituen abestian aletzen joango gara. Segidan Angel Olsen musikari estatubatuarrak All Mirrors izeneko disko kaleratu berria entzuteko parada izango dugu. Black Midi da hurrengo gonbidatua. Ingalaterratik datorren talde honek ikusmin handia sortu zuen duela gutxi, 2018tik aurrera zenbait single kaleratzen hasi zenetik, hain zuzen. Orain lehenbiziko diskoarekin datozkigu. Schlagenheim izena jarri diote artefaktuari eta bertan kantu berriez gainera, single gisa agertutako abesti batzuk ere berreskuratu dituzte, hala nola “Speedway” edo “bmbmbm”. J. Mascis da hurrengoa. Batzuek ezagun izango duzue Dinosaur Jr. taldekidea izan zelako. Bada aurreko urtean disko eder bat kaleratu zuen, Elastic Days, eta diskotegian berarekin topo egin eta hona ekartzea erabaki dugu. Aurrera gure bidean, Beñat Antxustegirekin egingo dugu topo, Physis versus Nomos proiektu interesgarriarekin kaleratutako diskoa ekarri dugu entzutera. Arraro nioenean izena du diskoak eta Antxutegiren abesti noiz samur noiz zuzenak bildu dituzte bertan. Albin Lee Meldauk soul edo motown berria ekarriko digu gaurko saiora. Suediatik datorren ahots beltza da Albin Lee. Bukatzeko, Charles Bradley zenaren “Nobody but you” abestia entzungo dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: 25 anos do rock bravú! Xurxo Souto (Diplomáticos de Monte Alto), Xermán (Skornabois) e Senén (Xenreira)

az. Abe 11 , 2019
A paixón que arde no peito, 25 anos do rock bravú! Derradeiro programa do 2019 de Ireki Gaiola. E enchemos o plató de xente, Xurxo Souto dos Diplomáticos de Monte Alto, Xermán dos Skornabois e Senén de Xenreira. Música, pintura, literatura, cine e pura paixón galega e en galego. O […]

Honekin lotuak