MUSIBLA #154: Hegazkin, Telmo Trenor, Jon Maia, Iban Yaniz, Iceage, Fontaines D.C.

Hegazkin taldeak irekiko du gaurko saioa. Euren soinu sintetikoek 80 urteko oihartzuna badute, baina gaurkotuak, dotorezia handiz. Haize Beltzak du izena euren azken grabazioa. Bertatik bi abesti. Telmo Trenor DJak Z8rtziko izeneko diskoa kaleratu berri du. Testura musikalak, giro sonoroak, egoera animikoak. Disfrutatzeko. Jon Maia hurrengoa. Urte hauetan guztietan musikari askorentzat egin ditu letrak. Horietan abesti mitiko batzuk ere badaude. Horiek bildu ditu Kantu Bat Gara diskoan. Bertsio ederrak. Oñatitik dator Iban Yaniz musikaria, Itzaletik Argira diskoa dakar, folk amerikarra funtsean, bere istorio sendoak kontatzeko. Aspaldi gitarraren lagun, orain heldu zaio karrikara ateratzeko tenorea. Danimarkatik datoz Iceage. Punk-rock jorratzen dute. Seek Shelter izeneko grabazioa kaleratu berri dute. Bertatik bi abesti, entzuteko nondik nora dabiltzan. Eta gaurko saioa bukatzeko Irlandako Fontaines D.C. taldearen azken grabazioa A Hero’s Death.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #328: Izan daiteke esport-a kirol olinpikoa?

al. Urt 31 , 2022
Saio honetan Kirol Eskirol programan egin dugun agerpena komentatuko dugu, hasteko. Geroago, Europar Batasunaren planak birpasatuko ditugu, baita Telefonicaren kobrearen salmentak eta Gobernuaren Batzorde Nazionalen aktibitateak ere. Bukatzeko, TituLOL! Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean328.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak