MUSIBLA: Xabier Montoia, Txilly, Nick Cave, Vagabon, Don Inorrez, Girlpool, Mursego

Xabier Montoiarekin hasiko dugu gaurko saioa, Gorraizea bere azken diskoan bltzen dituen bi kanturekin, lehena eta azkena. Disko biribila egin du Xabier Montoiak, soka laukote baten eta piano baten laguntzaz, funtsean, abesti bilduma zirraragarri bat plazaratu du. Segidan, Txilly, Alain Mendizabalen ezizena dugu, Oiartzundik datorren gazte honek Gauetako hitzak izeneko rap disko intimo eta hauskorra plazaratu du. Nick Cave and The Bad Seeds taldeak Skeleton Tree disko ilun eta ederra kaleratu zuten 2016an eta bertatik bi abesti Girl in Amber eta Rings of Saturn. Testura ugari agertzen duen diskoa dugu Infinite Worlds Vagabon taldearen azken diskoa. Don Inorrez ere gurean izango da, Imanol Ubedak aurkeztu berri duen proiektuaren izena da Don Inorrez eta momentuz bi abesti baino ez dira plazaratu, haietako bat Kristoren gonbidapena kantuarekin bideo ederra egin dute Hiru Damatxo taldeko lagunek. Bukatzeko Danny & the Champions of the World, Girlpool eta Mursego, Nietcheck zaldi bat besarkatu zuen abesti biribil eta hunkigarriarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aingurak Inun kantariaren berria

ar. Mar 20 , 2018
Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko […]

Honekin lotuak