MUSIBLA #147: Fontaines D.C., Ixabe, Agara, Konpost, Madlib, Audience, Babeheaven, Seiurte

Aurreko saioan Fontaines D.C. talde irlandarraren musika entzun genuen eta gaurkoan saioa irekitzeko hautatu ditugu, euren, oraingoz, azken diskotik ateratako bi abestirekin. A Hero’s Dead pandemia garaian atera zen eta ezin izan zioten nahi beste zuku atera. Hala ere, disko biribil honek bere lekua izan du. Ixabe taldeak bi erreferentzia eder kaleratu ditu honez gero, gaur Antena Baita #2 hautatu dugu, bi abesti biribilez osatutako grabazioa. Agara taldea Beratik dator eta bi abestiko grabazio interesgarri batekin aurkeztu da Egitan al zen izenpean. Bertan Jones Agara eta J. B. Lenoir daude. Hurrengoa, Konpost talde indartsua. Izen homonimoa duen diskoan 10 abesti biribil bildu dituzte Gazteizko talde honek. Kaliforniatik datorkigu Madlib izeneko proiektua. Soinu anabasa, inkonexio eder batez jantzitako piezak. Soinu txatalak eta irudimena. Sound Ancestors du izena diskoak. Audience taldeak azken diskoa atera zuen duela zenbait hilabete eta aurkezpen biran daude. Disko mamitsua. 16 abesti bildu dituzte Tolesdurak izeneko diskoan. Bagoaz aurrera. Puntu honetan Babeheaven taldea heltzen da. Home For Now diskoak pieza gogoangarri askoak bildu ditu Erresuma Batuko bikote honek. Bukatzeko Seiurte taldearen azken diskoaren aurrerapen abestia ekarriko dugu. Ahaztu dena izena jarri diote kantu biribil eta sarkor honi. Abesti puxka! Bejondeiela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Lumineszenteak’ lanean diskurtso nagusietan ikusezinak diren emakumeen historiak bildu dituzte

ar. Aza 16 , 2021
“Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait” liburua izango dugu hizpide,  Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariak eta  Irantzu Pastor argazkilariak osatu dute liburu puzka, gurean izan ditugu. Ahotsik ez duten errealitateak ikusarazi nahi izan dituzte proiektu […]

Honekin lotuak