Gaur eguerdian Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean, Gure Eskuren ikuspegia partekatzeko estatus berriaren inguruko lanketaz. Erabakitzeko eskubidea arautzeko “proposamen zehatzak” izatea “berri ona” dela uste du herri dinamikak. Era berean, nabarmendu du erabakitzeko eskubidea alboratzea “akats larria” litzatekeela. Eta, zentzu horretan, herritarren erabakitzeko gaitasuna modu librean gauzatzeko bide eraginkorrak izan arte lan egingo duela berretsi du.
Deskargatu hemen.