Munduko Arrozak etxean egin ostean kalea okupatzera deitu dute

San Frantzisko auzora salto egingo dugu, larunbatean ospatu behar den Munduko arrozak ekimenera. Aurreko urtean egin bezala, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak etxean egitea proposatzen dute.  Lagunekin gertukoekin, arroza kozinatu eta sareratu munduak ikus dezan plazan ez bada etxean ere auzoaren aniztasuna aldarrikatu nahi dela. Urteetan plazan ikusi dugu arroza munduko elkargune bilakatu dela eta auzoaren aniztasuna eta aldi berea konplexutasuna jai giroan ikusi izan dugu. Baina, jaieguna izateaz gain, aldarrikapen eguna ere bada Munduko Arrozak, pobrezia eta bazterkeria tasarik handiena jasaten duten auzoak ere badira San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala. Hala, manifestazioa egingo dute bihar eguerdian.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bideak zabalduz igandean ospatuko da Araba Euskaraz Laudion

ol. Eka 18 , 2021
Laudioko ikastolak antolatu du aurtengo Araba Euskaraz. Egoerara moldatutako ekitaldia izango da.  Laudio Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxea Martinezek adierazi digun bezala urte osoan sormena eta irudimena erabili dute euskarari bidea zabaltzeko herrian eta eskualdean. Egun osoan ekintza ezberdinak izango dira aforo mugatuekin. “Zabal bidea” leloa hautatu dute. Ikastolak, Hezkuntza eta […]

Honekin lotuak