Musika Bizian jaialdiaren IV edizioak erritmoz beteko du Galdakao urriaren 27an eta 28an

Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo plazan jarriko den  750 metro karratuko karpa handian. Lehenengo aldiz, jaialdiak Ameriketatik datorren talde bat jasoko du kartelean. Yves Lambert Trio Quebec-etik etorriko da, eta Galeseko Calan taldearekin, Sardiniako Fantafok taldearekin eta Euskal Herriko ordezkari garrantzitsu bigaz, Huntza eta Hesian taldearekin, batera joko du. Guztira, hainbat sustraiko folk musika garaikideko dobako bost kontzertu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Dastaketa (Roald Dahl)

al. Urr 23 , 2017
Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina. (Xerezaderen Artxiboa blogetik ekarria). https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/170922xerezade_dastaketa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak