Otsailaren 7an estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko ipuinek egin duten moduan. Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sustaturiko egitasmoa 2015ean jarri zen abian Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia liburuarekin eta haren atzetik bederatzi ipuin eta mahai-jokoa ere argitaratu dituzte. Filma bide horren hurrengo urratsa izango da, baita ekoizpen horren eskutik aurkeztuko den ikuskizuna ere. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu dute otsailaren 7an zine aretoetan estreinatuko den animaziozko filma.
Deskargatu hemen.