Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi batera eramaten gaitu Negu Hurbilak pelikula, Negu kolektiboak zuzendutako lehenengo lana dugu, Mikel Ibargarun izan da gurekin. Locarnoko jaialdi ospetsuan estreinatu zuten ,eta bertatik  itzuli ziren, epaimahaiaren aipamen baliotsuarekin. Jaialdien ibilbidean egin ostean pantailetara iritsiko da. Euskal gatazkari buruzko film bat da, historiak ez du […]

Otsailaren 7an  estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste  ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko […]

Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath, 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma. Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath […]

Maiatzaren 4tik 12ra bitarte FANT, Bilboko zinemaldi fantastikoa ospatzen ari dira. Jaialdiaren baitan urtero ematen dute Fantrobia saria, genero fantastikoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den zinemagile bati ematen diote. Aurten Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarra izan da sariduna. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180510_Fant.mp3 Deskargatu hemen

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da Gure Oroitzapenak. Adabaki ekoiztetxeak bultzatutako proiektuan hamabi zinemagilek parte hartzen ari dira. Pelikula egiten ari direla azpimarratu dute gaurko aurkezpenean eta udazkenerako bukatuta egotea espero dute. Hamabi zinemagilek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaren begirada bat eskaintzen duen pieza bana sortu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180411_sarri.mp3 Deskargatu hemen. […]

“Motxilaren umea” film pedagogikoa, “Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria”. Pelikulaka  Maiderren historia kontatzen digu, alegia bere ama espetxean daukan adingabeko neska batena. Beraien arteko harremana nola haurraren garapen pertsonala  zirkunstantzia honen menpe aurkitzen da. Gertaera hau  askoz larriago bihurtzen da, bere ama etxetik ehunka kilometrotara bizi delako, eta […]