Haurdunaldiaren manipulazioaz Oier Gorosabelekin

Gaurkoa Haurdunaldiaren manipulazioa izan dugu hizpide. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki eteten direla, arrazoi desberdinengatik: adina (espermatozoide eta obuluen kalitatea jaitsi egiten da), elikadura, drogak (legalak nahiz ilegalak)…  Bai arrazoi horiengatik bai berezko mutazioengatik, haurdunaldi asko bideraezinak edo gatazkatsuak izaten dira. Horrelakoetan, gorputza bera izaten da fetua suntsitzen duena, bideragarria ez delakoan. Eta hori lehenengo bost hilabeteetan gertatzen da eskuarki.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BBK Open Sciencen bigarren edizioa martxan da

az. Urt 15 , 2020
BBK Open Sciencen bigarren edizioa martxan da eta barruan gordeta daukagun zientzilaria ateratzeko prest dator. Ricardo Muturberria, BIOOKeko zuzendaria eta Nora Sarasola, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak azaleratu dituzte jardunaldi honen nondik norakoak. Zientzia ireki eta parte-hartzailearen ekimena BBK eta BIOOK elkarteeren eskutik dator beste urte batez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren […]

Honekin lotuak