BEHIALAKO EGUN BATEZ: Martin Luther King eta Vietnam

Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, historiarako geratu den salaketa ozena egin zuen: Milaka lagunen aurrean AEBen inperialismoaren atzean zegoen arrazakeria salatu eta, beraz, herrialde barruko arrazakeriarekin zeukan lotura ere salatu zuen Beyond Vietnam (Vietnam-ez harago) izeneko diskurtsoan. Egun berean, baina urtebete geroago, 1968ko apirilaren 4an, hil zuten King, Memphis-en (Tennesee).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATSAIO BEREZIA: Gabriel Aresti euskaltegiko Bilboko barnetegiko ikasleen irratsaioa

ol. Api 10 , 2026
Apirilak 7-11 bitartean, Bilboko barnetegia izan dugu martxan Gabriel Aresti euskaltegian. B1, B2 eta C1eko ikasleek eskolak eta kultura ekarpenak zein txangoak izan dituzte gozagarri egun osoko jardunean. Irratia ere bisitatu dute eta programa zoro-berezia sortu: elkarrizketak, diasporako lagunak, notizia eroak, iritzia, musika, artea, irakurketa dramatizatuak… horiek guztiak entzungai, euskara […]

Honekin lotuak