Zorrotzan kexu dira Sader enpresak isuritzen ari den kutsadurarekin. Konfinamendua hasi zenetik enpresaren jarduera handitu egin da. Pasa den asteko kazoladaren ostean, igande guztietan 12etan errepikatzea erabaki dute. Saderrek eragiten dituen usain txarrak salatzeko balkoietara aterako dira igande guztietan. Zorrotzako taldeen kordinakudera jo dugu eta Igorrek ekarri dizkigu egoeraren xehetasunak. “Enpresa horren martxa 2016rako sinatuta zegoen, eta 4 urte geroago pixkanaka hiltzen ari zaigun aire hori arnasten jarraitzen dugu”, kexu dira.
Deskargatu hemen.