Gaurko saioan Rafa Ruedak rokabilia izan du hizpide. Gaurko kantaria Gene Vivent dugu. Gene Vincent, rockabilly musikako abeslari estatubatuarra izan zen, «Be-Bop-A-Lula» arrakastagatik ezaguna. Oso goiz hasi zen gitarra jotzen. 17 urterekin armadan sartu zen, baina bertan behera utzi behar izan zuen moto-istripu bat izan ondoren. Norfolk-era (Virginia) itzuli ondoren, country-banda batzuetan jotzen hasi zen. Han, kontratu bat sinatu zuen Capitol Records-ekin The Blue Caps taldearekin. Gitarra-jole bakarlaria Cliff Gallup birtuosoa zen, rock and rollaren lehen urteetan eragin handiena izan zuen instrumentistetako bat. Bertsioak The Everly brothers, The Shadows, John Lennon, Eric burdon, Stray Cats, Sting.
Deskargatu hemen.