Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen Bilboko 47. Liburu Azokan atzo Urrezko Luma entregatu zen, 40. urteurrena ospatzen ari den Erein Argitaletxeari. Euskal kultura babesteagatik, eta hasieratik, urte gogor haietan sormenaren eta gizartearen aldeko lanari balioa emateko, berrogei urteotako konpromisoa eskertu nahi izan diote honela Erein argitaletxeari, Azokaren Urrezko Luma entregatuz. Erein argitaletxea 1976ko abenduan sortu zuten, euskal identitatea berreskuratzeko ahaleginaren barruan. Joxe Agustin Iturrik kokatu digu Erein argitaletxearen sorrera, 40 urteko ibilbidean egile eta liburu askok egin dute Erein eta, gainera, datorren 11ra arte, Bilboko Liburu Azokako protagonista Erein argitaletxea izango da, bere omenez jarritako erakusketari esker.
Deskargatu hemen.